AUTODIAGNOSTIKOA
Zure erakundearen osasun egoera ezagutu eta hobetu nahiko zenuke?
Eraldalan Autodiagnostikoa erakundeetako lantaldeei zuzenduriko tresna digital eta irekia da, erakundeen eraldaketarako aukerak identifikatzeko helburuarekin sortuta.
Autodiagnostikoak erakundearen balorazioa egiten du OATS ereduan oinarrituta; bere hiru ardatzak (pertsonak, prozesuak eta asmoa) eta 6 kategoriak (Lidergo Bideratzailea, Zaintza, Helburua eta Balioak, Autonomia, Moldagarritasuna eta Komunikazioa) balorazio irizpide gisa jarraituta.
Eskatu zure autodiagnostikoa eta zure erakundearen erronka nagusiak modu erraz batean identifikatuko dituzu. Gainera, Impact Hub Donostiako erakunde eraldaketako lantaldeak prozesuan gidatzeko aukera izan dezakezu.
Autodiagnostikoaren eskaera
Bete ondorengo galdetegia eta sarbide pertsonalizatu bat bidaliko dizugu, zure erakundearen autodiagnostikoa osatu ahal izateko.
2023 ko ondorio txostena
2023ko maiatzean eta ekainean ikerketa-lan bateta online inkesta bat egin zaie hainbat azterlanetan parte hartzera ohituta dauden 120 enpresetako profesionalei.
2022 ko ondorio txostena
Hona hemen Eraldalan Autodiagnostikoaren ondorioak, Gipuzkoako hainbat sektoretako 100 enpresetan aplikatutakoa.
Josune Razkinen (Mercatec) eskutik emaitzen aurkezpena ikus dezakezu Eraldalanen bigarren edizioan.