Komunikazioa

Prozesu horren bidez, pertsona bakoitzak norberak eta besteek bere lana egiteko behar duten informazioa jasotzen edo ematen du. Komunikazio eraginkorra lortzen da informazioa modu asertiboan transmititzen denean, edukia eta pertsonak zainduz. Gardentasuna funtsezko balioa da prozesu honetan.

Enpresaren datuak

Nazioartekoa
Impact Hub Donostia
Coworking eta transformazio proiektuak

Jardunbide Egokia

Gardentasuna, bai barneko mailan, bai kanpokoan, beharrezko jardunbidetzat jotzen da ingurunera hobeto egokitzeko, eta gizarte ekitatiboago eta iraunkorrago baterantz eboluzionatzeko. Balio hori agerian jartzen da soldatei, mozkinei, galerei, proiektuen egoerari eta abarri buruzko informazioaren eskuragarritasunean, eragile guztien eskura jartzen baita; eta baita Impact Hub Donostiak bere balioekin bat datozen erakundeekin lan egiteko egiten duen eskaeran ere.