TOPAKETAK

Zer egingo dugu?

Topaketa bakoitzak Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan identifikaturiko erronka nagusiak izango ditu ardatz: Lidergo bideratzailea, Komunikazioa eta Autonomia eta Moldagarritasuna.

Topaketak konektatuak daude, baina bata bestearekiko independienteak dira. Beraz, horietako bakarrean edo guztietan parte hartzea aukera dezakezu.

  • Nazioarteko azken joerak eta ikerketak ezagutuko ditugu.
  • Dagoeneko enpresetan eta gure inguruko erakundeetan egiten ari diren jardunbide egokiei eta arrakasta-kasuei buruz ikasiko dugu.
  • Proposamenek eta tresnek erakundeei eskaintzen dizkieten aukera berriei buruz hausnartuko dugu.

Norentzat?

LERALDALAN topaketak Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan erantzunkizun eta lidergo postuetan dauden eta ondorengo interesa duten pertsonei zuzenduta daude:

  • Pertsonak erdigunean jartzen dituzten erakunde-ereduetarantz aurrera agitea.
  • Gure inguruko beharretara eta erronketara egokitzea.
  • Lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzea.

1º Topaketa

Lidergo bideratzailea

2022ko maiatzak 12
11:30-12:45
ONLINE

Zer motatako lidergotza eskatzen dute gure erakundeek eta gizarteak?


Zeintzuk dira eskura ditugun tresnak eta nola erabili ditzakegu eskaera horretarantz aurrera egiteko?

 

2º Topaketa

KOMUNIKAZIOA ETA BILERA ERAGINKORRAK

2022ko ekainak 9
11:30-12:45
ONLINE

Asertiboa eta eraginkorra al da gure komunikazioa?


Zein ekintza burutu ditzazkegu interes-talde guztien beharrizanen eraginkortasuna eta erantzuna hobetzeko?

 

3º Topaketa

Autonomia eta Moldagarritasuna

2022ko uztailak 7
11:30-12:45
ONLINE

Zeintzuk dira -enpresentako eta pertsonentzako- talde autogestinatuetan lan egitearen eta kontrolaren hierarkia baztertzearen onurak?


Zer proposamen eta kasu arrakastatsu erabil ditzakegu erreferentzia gisa?

4º Topaketa

ONDORIOAK ETA NETWORKING-A

2022ko Irailak 16
11:00-13:30
AURREZ AURREKOA
El Eskonditen (Tabakalera)

Ondorio moduan, aurreko topaketetan ikasitakoa partekatuko dugu eta aukera gisa identifikatutako erronken eraldaketan lagunduko diguten tresnen inguruan sakonduko dugu.

Topaketetan parte hartzea doakoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza sailaren lagutzari esker.

Topaketa batean edo bat baino gehiagotan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu honako galdetegia.

2021ean egindako lehen Eraldalan topaketak

Eraldalanen bigarren topaketak (2022)

TOPAKETETAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA

Izena ematean, ERALDALANi eta Erakundeen Eraldaketari buruzko informazioa jasotzea onartzen duzu